XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herriko bost trikitilari omenduko dira.

Euskal Herriko trikitilarien eguna ospatuko da igandean Elgoibarren, Galbuso, Goikone, Aizta eta Bergaretxe anaiak omenduz.

Goizeko 10etan bilduko dira herriko plazan 60 inguru trikitilari, beren soinujole jantziz.

Herriko bazter guztiak alaituko dituzte meza aurretik beren trikiti eta panderoekin.

Elizarako sarrera Izarra dantzari taldearen ongietorriaz egingo dute 11,30etako herri meza entzuteko.

Meza ondoan aurrezkuaz agurtuak izango dira.

Lagunarteko bazkaria Zaharren Biltokian izango da ordubietan.

Arratsaldeko jaialdia 5elan hasiko da Kapitol zinetokian.

Aste Kulturala.

Martxoaren 21etik 27ra aste kulturala ospatuko da Elgoibarren, Izarra elkarteak eta Euskal Eskolak antolaturik.

Astelehenean, Luis Mari Muxika mintzatuko da Euskararen gorputzean latinaren eragina aztertuz, asteazkenean, berriz, Alberto Iturbe Naturismoaren filosofiaz.

Bi hitzaldiok Urbitarte Biltokian izango dira, gaueko 9etan.

Ostiralean Benito Lertxundik emango du kantaldia gaueko 10etan Kapitol zinetokian.

Euskararen Eguna ospatuz amaituko da aste kulturala martxoaren 27an.

Euskararen aldeko kalejira egingo dute herriko bertsolariek goizean.

Eguerdian, bazkari herrikoia izango da plazan.

Herritarrentzat zenbait joku eginaz egingo da festa.

Trikitixaren egunaz girotua izango da astelehenean hasiko den aste kulturala, igande honetan berebiziko jendetza izango baita.